Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4646

AGINDUA, 2022ko urriaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen baitira.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta Kristau Eskolaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe pribatuetako taldearen ordezkariak izan diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea.

– Agustín Eizagirre Agote jauna.

– María Rengel Franco andrea, Agustín Eizagirre Agote jaunaren ordezkoa.

2. artikulua.– Haien ordez, eta agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, honako pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, ikastetxe pribatuetako taldearen ordezkari gisa:

– María Eugenia Iparragirre Bemposta andrea.

– Agustín Eizagirre Agote jauna, María Eugenia Iparragirre Bemposta andrearen ordezkoa.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala