Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4645

EBAZPENA, 2022ko urriaren 4koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da «Red Eléctrica de España S.A.U.» zentroari emandako baimena, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa.

Esp. zk./ EXD-01-2022-3

AURREKARIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2018ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez, ondoko espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortu zen «Red Eléctrica de España S.A.U.».

– Sufre hexafluoruroko (SF6) berreskuratzailea, Goi Tentsioko konmutazio Ekipoetan dagoena.

Bi.– 2022ko irailaren 30ean, «Red Eléctrica de España S.A.U.» zentroaren ordezkariak, lehen aipatutako espezialitatean, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan.

Hiru.– «Red Eléctrica de España S.A.U.» zentroak, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen du; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bat.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, «Red Eléctrica de España S.A.U.» zentroaren baimena berritzea, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa, espezialitate honetan:

– Sufre hexafluoruroko (SF6) berreskuratzailea, Goi Tentsioko konmutazio Ekipoetan dagoena.

Baimendutako instalazioak honako hauek dira:

– Vitoria-Gasteizko Elektrizitate Azpiestazioan, Arzubiagatik Ullibarri-Arrazuarako errepidea z.g., Ullibarri-Arrazua. Araba.

Bi.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.

Hiru.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Lau.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala