
206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4644
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko urriaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza-deialdi bat argitaratzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan («Elkarteak» programa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko urriaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza-deialdi bat argitaratzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan («Elkarteak» programa). Agindu hori 2022ko urriaren 13an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (196. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2022/4398 (5/3) orrialdean, laugarren ebazpen-zatiaren, 2. apartatuan,
hau dio:
«Elikaduraren sektorea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1083403
Nekazaritzaren sektorea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0113508».
Baina hau esan behar du:
«Elikaduraren sektorea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1083404
Nekazaritzaren sektorea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0113509».