
206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4635
1597/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, uztailaren 28ko 1394/2022 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Laneko Medikuntzako Medikua kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 1394/2022 Ebazpena aldatzea, Fak. Esp. Laneko Medikuntzako Medikua kategoriako epaimahaikidearen osaerari dagokionean, horrela:
– Rakel Miñón González de Langarica andrea idazkari ordezkoa izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.