Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4628

1498/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Imanol Aranaga Beraza jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 502/2021 Ebazpenaren bidez, Imanol Aranaga Beraza jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Imanol Aranaga Beraza jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea.

Ebazpen honek 2022ko abuztuaren 31ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Gorlizko Ospitaleari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala