
206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4627
1497/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Iker Letamendi Membibre jauna Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzen den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 772/2018 Ebazpenaren bidez (2019ko ekainaren 15eko EHAAn argitaratuta), Iker Letamendi Membibre jauna Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatu zuten.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Iker Letamendi Membibre jauna Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko abuztuaren 31ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.