Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4626

AGINDUA, 2022ko urriaren 20koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa arrunta ebatzi izanaren ondorioz.

Jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroak betetzeko hasitako espedientea aztertu da. Espediente hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketa arruntean sartu zen (2022ko irailaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alberto Juan Montes O’Connor jauna izendatzea, Bizkaiko Merkataritza eta Ondasun Higigarrietako III. Erregistroa betetzeko (arrazoia: Carlos Alonso Olarra jaunaren lekualdatzea, 2022ko apirilaren 25eko Aginduarekin bat etorrita).

Bigarrena.– Rafael José Stampa Castillo jauna izendatzea, Azpeitiko Jabetza Erregistroa betetzeko (arrazoia: Begoña Ruiz Alutiz andrearen lekualdatzea, 2022ko apirilaren 27ko Aginduarekin bat etorrita).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 20a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala