Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4625

ERABAKIA, 2022ko uztailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 25 artikulua aldatzekoa.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2016ko abenduaren 15ean onartu zuen Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia.

Azken urteotako esperientzia oinarri, ikasleek adierazi dute beharrezko ikusten dutela aldatzea arautegiko 25. artikulua, ikusi diren azaroei irtenbidea emateko eta artikulu hori aplikatzea errazagoa izan dadin.

Aldaketaren testua ikasleek egindako emaitzaren lana da, eta unibertsitateko Batzorde Parekideak badu horren berri.

UPV/EHUko Estatutuetan jasota dago Graduko Batzordearen eskumena dela graduko ikasketen akademia antolakuntza eta gestiorako arautegien proposamenak Gobernu Kontseiluari aurkeztea, ontzat eman ditzan.

Aipatutako guztiagatik, graduko batzordearen proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aldatzea Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 25 artikulua, honako testu hau gehituz:

f) Ebaluazio egunean ikaslea ospitaleratuta badago edo lehen mailako odolkidetasuna daukan senidea badago egoera horretan; egoera hori behar bezala egiaztatu beharko du osasun agiri egokiak aurkeztuta.

g) Lehen edo bigarren mailako odolkidetasuna daukan senidearen heriotza azterketaren egunean edo aurreko lau egunetan; egoera egiaztatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

f) edo g) ataletako egoeraren batean dagoen ikasleak egoeraren berri izan bezain laster jakinarazi beharko dio irakasleari, eta gehienez ere, bi egun naturaleko epean, ebaluazio probarako zehaztutako egun ofizialaren biharamunetik kontatzen hasita.

Beste probarako zehaztutako eguna baino lehen aurkeztu beharko du egiaztagiria.

Beste proba kasuan kasuko deialdirako zehaztutako epe ofizialaren barruan egin beharko da edo beste data batean, baina, edozelan ere, arautegi honetan kalifikazioak argitaratzeko zehaztutako epeak bete beharko dira.

Bigarrena.– Aldaketa hau 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da.

Hirugarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Leioa, 2022ko uztailaren 13a.

Errektorea,

MARIA EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala