Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2022ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4603

EBAZPENA, 2022ko irailaren 20koa, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de fontanería, saneamiento, gas, calefacción, matenimiento, climatización y afines de Álava (Afogasca)» zentroari emandako baimena, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa.

Esp. zk./ EXD-01-2022-2

AURREKARIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2018ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren bidez, ondoko espezialitateetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortu zen «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de fontanería, saneamiento, gas, calefacción, matenimiento, climatización y afines de Álava (Afogasca)» zentroa:

– Iturgintzako instalatzailea: IA

– Gas-instalatzaileak: IGA, IGB, IGC

– Iinstalazio termikoen instalatzailea eraikinetan: IMT

– Petroliotik eratorritako produktu likidoen instalatzailea: ICL1, ICL2.

– Edozein kopuruko fluordun hozgarri-kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF1.

– 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarri-kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2.

– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarri-kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2e.

– Ibilgailuetan instalatutako pertsonen konfort termikorako hozgarri fluordunak darabiltzaten hozkailu-sistemen maneiatzailea: GF3

– Itzaltzaile bezala fluordun gasa erabiltzen duten suteen aurkako ekipoen maneiatzailea: GF4.

– Fluordun gasetan oinarriturik dauden disolbatzaileen eta horiek erabiltzen dituzten ekipoen maneiatzailea: GF5.

Bi.– 2022ko irailaren 19an, «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de fontanería, saneamiento, gas, calefacción, matenimiento, climatización y afines de Álava (Afogasca)» zentroaren ordezkariak, lehen aipatutako espezialitateetan, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, Iturgintzako instalatzailerako (IA) izan ezik.

Hiru.– «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de fontanería, saneamiento, gas, calefacción, matenimiento, climatización y afines de Álava (Afogasca)» zentroak martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen du; izan ere, dekretu horren bidez, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dira.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordazkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bat.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de fontanería, saneamiento, gas, calefacción, matenimiento, climatización y afines de Álava (Afogasca)» zentroaren baimena berritzea, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa, espezialitate hauetan:

– Gas-instalatzaileak: IGA, IGB, IGC.

– Instalazio termikoen instalatzailea eraikinetan: IMT.

– Petroliotik eratorritako produktu likidoen instalatzailea: ICL1, ICL2.

– Edozein kopuruko fluordun hozgarri-kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF1.

– 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarri-kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2.

– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarri-kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2e.

– Ibilgailuetan instalatutako pertsonen konfort termikorako hozgarri fluordunak darabiltzaten hozkailu-sistemen maneiatzailea: GF3.

– Itzaltzaile bezala fluordun gasa erabiltzen duten suteen aurkako ekipoen maneiatzailea: GF4.

– Fluordun gasetan oinarriturik dauden disolbatzaileen eta horiek erabiltzen dituzten ekipoen maneiatzailea: GF5.

Baimendutako instalazioak honako hauek dira:

– CIFP Construcción LHII Eraiken zentroaren instalazioak: Huetos etorbidea, 33, Vitoria-Gasteiz. PK 01010.

– Afogascaren instalazioak: Gasteiz etorbidea 34. PK 01008. Vitoria-Gasteiz.

Bi.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako erakunde izateari utziko diote.

Hiru.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila.

Lau.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Proiektu Estratetikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala