Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2022ko urriaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4589

IRAGARKIA, 2022ko urriaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, itzultzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (COVIDaren ondoriozko autonomoentzako deialdia 2020).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzultzeko ebazpen batzuk eman ditu, honako deialdi honetan ezarritakoarekin bat etorriz: COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduerak etenda geratu zaizkien norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako ezohiko laguntzen deialdia, 13. artikulua. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2020ko apirilaren 7ko bilkuran (2020-04-15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da laguntzak itzultzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpenak jakinarazten zaizkie interesdunei eta, halaber, azaltzen zaie ebazpen horiek amaiera ematen diotela administrazio-bideari. Beraz, horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala