Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2022ko urriaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4586

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 214/2022-E prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

214/2022-E prozedura laburtua, hautagai batek eskatua Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ustezko ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egiten da hautaketa-prozesuko bosgarren probaren behin betiko emaitzak argitaratzen dituen ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Hautaketa-prozedura horren deialdia 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako Agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko urriaren 14a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala