Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2022ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4563

AGINDUA, 2022ko irailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari unitateak gehitzeagatik emandako baimena aldatzeko dena.

Gasteizko (Araba) «Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak baimena eskatu du Lehen Zikloko bi unitate berri irekitzeko eta martxan jartzeko, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat (urtebeteko gelak). Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentazioa erantsi zaio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 15/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematea ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari 2022-2023 ikasturtetik aurrera Lehen Zikloko Haur Hezkuntzako bi unitate berri irekitzeko eta martxan jartzeko, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat (urtebeteko gelak):

Kode zenbakiak: 010229 eta 01001309.

Lurralde historikoa: Araba.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Carmelitas-Sagrado Corazón».

Titularra: HH Carmelitas de la Caridad.

Helbidea: Foru kalea 49.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko bi unitate gehitzea urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat (urtebeteko gelak).

Ikastetxearen ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

• 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 39 ikaslerentzat (13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

• 4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 72 ikasleentzat (18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikasleentzat (25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikasleentzat (25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu (30 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikasleentzat (35 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

2. artikulua.– Ikastetxearen titulartasuna behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta ikastetxeari aplika dakiokeen indarreko gainerako legeriari dagokionez ere; halaber, agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar denean, dagokion aldaketa eskatu beharko du ikastetxearen legezko ordezkariaren bitartez. Bestela, emandako baimena ezeztatu egingo litzateke.

3. artikulua.– Zentroak honako baldintza hauek bete beharko ditu: egiturazko segurtasuna, suteetarako segurtasuna, erabilera-segurtasuna, osasungarritasuna, zarataren aurkako babesa, energia aurreztea, irisgarritasuna eta oztopoak kentzea. Halaber, indarrean dagoen legerian ezarritako lan-babeserako baldintzak bete beharko dituzte. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titulartasunari dagokio.

4. artikulua.– Agindu honetan jasotako erregistro-datuak ofizioz inskribatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENengoA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzarik jaso denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 28koa.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala