Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2022ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4557

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-110-2022 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena.

Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinaraztea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horren arabera, jakitera ematen da 2022ko irailaren 20an ebazpen-proposamena eman zela 14261817T sozietateari irekitako SAN-48A001-110-2022 zehapen-espedientean, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 eta 50.4.e) artikuluetan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.

Legezko ohartarazpenak:

Interesduna, 15 eguneko epean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbao duen bulegora bertaratu ahal izango da (Recalde Zumardia 39 – A), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki ikusten dituzten alegazioak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala