Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2022ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4554

IRAGARKIA, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzarena, «Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko lineen trenbide-ardatz handiei dagozkien Zarataren Mapa Estrategikoak. 4. fasea» izenekoa jendaurrean jartzeko informazio-izapidea betetzen duena.

Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren trenbide ardatz handietako Zarataren Mapa Estrategikoak jendaurrean aurkezteko eskatzen da. Mapa horiek hilabeteko epean egongo dira ikusgai, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, nahi duten pertsonek aztertu ahal izango dituzte oharrak egiteko xedez.

Dokumentu horiek Interneteko helbide honetan egongo dira eskuragarri:

https://hodei.ets-rfv.eus/s/etcWAQ8fdGXRfZg

Egin nahi diren oharrak Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara bidaliko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), erreferentzia gisa «Zarataren Mapa Estrategikoak, titulartasun autonomikoko lineak. 4. fasea» jarriz.

Jendeak horren berri izan dezan ematen da argitara hau, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen 14. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 6a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala