Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2022ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4550

EBAZPENA, 2022ko urriaren 10ekoa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bitartez, GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak ematen dira.

Osasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 3ko Aginduak GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deia egin zuen. Agindu horren 13. artikuluak xedatu zuen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango direla, horretarako izendatutako Balioeste Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.

Batzorde horrek bilera egin du 2022ko irailaren 27an, eta han egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren elkarteei bertan ageri diren dirulaguntzak ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 10a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala