Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2022ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4548

EBAZPENA, 2022ko urriaren 13koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena; honen bidez, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna Balorazio Batzorde honetako kide izendatzen da: 2022-2023 ikasturtean, irailetik martxora bitartean, Lantokiko Prestakuntzako modulua (LP) egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat enpresa-egonaldietarako bekak emateko Balorazio Batzordea.

Ikusi da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 26ko Agindua, zeinaren bidez egiten baita enpresa-egonaldietarako beken deialdia, 2022-2023 ikasturtean, irailetik martxora bitartean, lantokiko prestakuntzako modulua (LP) egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat.

Agindu horren 8. artikuluan xedatzen denez, eskabideak ebaluazio-batzorde batek baloratuko ditu, eta agindua eman zen egunean Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduradunaren lanpostua hutsik zegoenez, izendapena orain egiten da, lanpostu horretaz jabetu ondoren.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aitor López de Aberasturi Ortiz de Pinedo, edo haren ordezkoa, Balorazio Batzordeko kide izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, eta herritar oro jakitun egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.


Azterketa dokumentala