Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2022ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4546

AGINDUA, 2022ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Harrobia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Harrobia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola oinarrizko mailako lanbide heziketako heziketa-ziklo bat eta Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-ikastaro bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 73/2018 Errege Dekretua, otsailaren 19koa (otsailaren 20ko BOE), Kirol instalazioen irisgarritasuna eta kontserbazioa oinarrizko lanbide titulua ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; 261/2021 Errege Dekretua, apirilaren 13koa (maiatzaren 7ko BOE), Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena espezializazio-ikastaroa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aldatu egiten da 2022-2023 ikasturterako jarraian zehazten den ikastetxearen baimena.

Kode zenbakia: 48015748 eta 015305.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Harrobia».

Titularra: Ibar Ezkerra Ikastola Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Plaza de la Cantera, 4.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Oinarrizko mailako lanbide heziketako heziketa-ziklo bat gehitzeko, «Kirol instalazioen irisgarritasuna eta kontserbazioa».

– Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-ikastaro bat gehitzeko, «Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena».

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: jarduera fisikoak eta kirolak.

○ Kirol instalazioen irisgarritasuna eta kontserbazioa, oinarrizko mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Natura inguruneko eta astialdiko gidaritza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Egokitzapen fisikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.

○ Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudia eta soinua.

○ 3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: informatika eta komunikazioak.

○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena, goi-mailako espezializazio-ikastaroa. Edukiera: kurtso 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza-arloan eskumena duen Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala