Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2022ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4543

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 22koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez ondoko aginduaren babespean eskatutako laguntzak eman eta ukatzen baitira: Agindua, 2021eko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2022. ekitaldirako nekazaritza eremuen garapena eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egiten duena. G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuak, izaera pribatuko erakundeei zuzenduak (Erein Pribatuak).

Ikusi dira gorago aipatutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren babespean eskatutako laguntzak –ebazpen honen I. eta II. eranskinetan– eta eskariekin batera ekarritako dokumentazioa-espediente zenbakiak aipatu eranskinetan agertzen dira.

Kontuan izaki, besteak beste, Landa ingurunearen garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legearen arabera, landa garapeneko politikaren xede orokorrak ondokoak direla: nekazaritzaren eta landa ingurune osoaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bermatzea, landa ingurunearen berezko ezaugarri nagusiei eustea eta nekazaritzako enpresek eta ekonomia egiturek lehiatzeko duten gaitasunaren hobekuntza sustatzea.

Hemen onartutako laguntzak honen babespean ematen dira: Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzea arautzen baita; laguntza horien muga 200.000 euro da enpresa bakoitzeko, hiru zerga ekitalditan.

Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren hamargarren ebatzia aplikatuz egindako ebazpen-proposamena. Balorazio-batzorde horretako pertsonak 2022ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez izendatu ziren, eta ebazpen hori Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez moldatua izan zen.

Kontuan hartuta aurreko guztia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko abenduaren 15eko Aginduan araututako laguntzak; izan ere, eranskin horretan ondokoak zehazten dira: pertsona onuraduna, diruz lagundutako proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Guztizko zenbatekoa 2.366.665,74 euro da.

Inbertsio-proiektuen kasuan, jarduketak gauzatzeko epea ordainketa-kreditua edo konpromiso-kreditua eman den aurrekontu-ekitaldian amaituko da, aipatutako I. eranskinean jasotakoaren arabera (emandako laguntzari buruzko zutabeak).

Proiektuak gauzatzeko epeak 2022ko abenduaren 31n amaitzen badira, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, eta egun horretan diruz lagundutako jarduerak eta/edo inbertsioak amaitzerik izango ez balute, 2022ko azaroaren 30a baino lehen eskatu ahal izango dute haien luzapena, 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren hamabosgarren ebazpen-zatiaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Enplegua sortzeko proiektuei dagokienez, lanpostuak deialdiaren ekitaldian sortu behar dira eta beranduenez 2022ko abenduaren 31n.

Dirulaguntza eman ahal izateko aldez aurretik justifikatu beharko da egindako jarduerak eta/edo inbertsioak ordaindu izana, kontuan izanda zein diren aurkeztu beharreko agiriak eta 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren 16. artikuluan ezarritako baldintzak.

Onuraduna eratzen ari den pertsona juridikoa bada, laguntza kobratzeko ezinbestekoa izango da pertsona hori eratuta egotea.

Halaber, beharrezko direnean baimenak eta/edo lizentziak, beroriek ematea ezinbestekoa izango da laguntza kobratzeko.

Diruz laguntzeko moduko proiektua ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo ezarritako epean proiektua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko abenduaren 15eko Aginduan araututako laguntzak, eta eranskin horretan pertsona eskatzailea eta ukazioaren zioak zehaztea.

Hirugarrena.– Laguntza ematen zaion proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta batez ere, laguntza jaso duten proiektuei inbertsioa egin eta ondorengo bost urteetan gutxienez ez bazaie eusten, 2. 1.a) eta b) artikuluan araututako laguntzen kasuan, eta hiru urtean, 2. 1 c) artikuluan araututako laguntzetarako sortutako lanpostuen kasuan, laguntzak eten egingo dira, eta, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira osorik edo zatika.

Laugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 22a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala