Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2022ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4485

1613/2022 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Juan Carlos Villacian Cantabrana jauna hautatzen baita Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaria lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko abuztuaren 2ko 1440/2022 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2022ko irailaren 5eko EHAAn.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Juan Carlos Villacian Cantabrana jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Carlos Villacian Cantabrana jauna Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaria izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2022ko urriaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala