Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2022ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4484

759/2022 EBAZPENA, irailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Janire Portuondo Jiménez andrea Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Unitate Korporatiboko buru izendatzen den (Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza), Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

Ikusita Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan Unitate Korporatiboko Burua lanpostua betetzeko deialdia (Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza), ekainaren 15eko 505/2022 Ebazpenaren bidez iragarritakoa.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Janire Portuondo Jiménez andrea aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Janire Portuondo Jiménez andrea Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Unitate Korporatiboko buru izendatzea (Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 15eko 505/2022 Ebazpenaren bidez iragarritako deialdiaren arabera.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko irailaren 19tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala