Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2022ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4475

IRAGARKIA, ibilgailuen hondakin-tratamendurako erabakiak jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da behean adierazitako datuak dituzten ibilgailuen hondakin-tratamendua baimentzeko erabakiak jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki honen bidez jakinarazten zaizkie interesdunei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Lehenengoa.– Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legearen 106.1.a) artikuluak ezartzen duenez, trafikoa kudeatzeko eskumena duen administrazioak ibilgailua Ibilgailuen Tratamendurako Zentro Baimendu batera lekualdatzeko agindu ahal izango du, ondoren suntsitu eta deskontaminatzeko, baldin eta bi hilabete baino gehiago igaro badira ibilgailua ibilgetuta geratu zenetik edo haren administrazioa ibilgetu zenetik.

Bigarrena.– Aipatutako 6/2015 Legearen 106.1 artikuluaren azken paragrafoan xedatutakoaren arabera, ibilgailua lekuz aldatzeko agindua eman baino lehen, Administrazioak ibilgailuaren titularrari errekerimendua egingo dio, eta ohartaraziko dio ibilgailua hilabeteko epean kentzen ez badu tratamendurako zentro baimendura eramango dela.

Hirugarrena.– Espedientea aztertuta, egiaztatu da bete egin direla ibilgailua Tratamendurako Baimendutako Zentro batera eramatea agintzeko urriaren 30eko 6/2015 Legearen 106.1 artikuluan aurreikusitako baldintza guztiak.

Erabakia, ibilgailuaren hondakin-tratamendua baimentzea; beraz, ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu batera eraman beharko da, ondoren suntsitu eta deskontaminatzeko.

Hori jakinarazten da, interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

39/2015 Legearen 112. eta 123. artikuluetan ezarritakoaren arabera, ebazpen horien aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Trafikoko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2022ko urriaren 3a.

Bizkaiko Trafiko Lurralde Arduraduna (F.B.E.),

JACINTO GARCÍA SANTIAGO.

eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala