
199. zk., 2022ko urriaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4471
EBAZPENA, 2022ko urriaren 4koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako Lanbide Heziketako Zerbitzuko arduraduna izendatzen baita, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2022 ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak garatzeko dirulaguntzak emango dituen Balorazio Batzordeko kide izan dadin.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 5eko Aginduaren bidez, dirulaguntzen deialdia egitekoa Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2022 ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten beren jarduera-eremuan.
Agindu horren 11. artikuluan xedatzen denaren arabera, eskabideen balorazioa Balorazio-batzorde batek egingo ditu, eta agindua eman zen egunean Lanbide Heziketako Zerbitzuko arduraduna ez zegoenez, lanpostu horretaz jabetu ondoren, izendapena egingo da.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aitor López de Aberasturi Ortiz de Pinedo, edo hura ordezkatuko duen pertsona, izendatzea Balorazio-batzordeko kide.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako eta denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.