![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
199. zk., 2022ko urriaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4456
1571/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten C3 Teknikari Espezialista Profesionalak Lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Instalazioetako Teknikaria kategorian/lanpostu funtzionalean.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorrerako deialdia egin zen C3 Teknikari Espezialista Profesionalak Lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako/lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Elektromedikuntzako Instalazioetako Teknikaria kategoria/lanpostu funtzionala sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendariaren azaroaren 15eko 519/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA 238. zk.), Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten C3 Teknikari Espezialista Profesionalak Lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako/lanpostu funtzionaletarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik C3 Teknikari Espezialista Profesionalak Lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Instalazioetako Teknikaria kategorian/lanpostu funtzionalean.
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, C3 Teknikari Espezialista Profesionalak Lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Instalazioetako Teknikaria kategoriako/lanpostu funtzionaleko destinoak betetzeko. Deialdi hori, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendariaren azaroaren 15eko 519/2021 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.