
199. zk., 2022ko urriaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4454
1569/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak Lanbide-taldeko Goi Mailako Teknikari Juridikoa kategorian/lanpostu funtzionalean (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorrerako deialdia egin zen A2 Goi Mailako Teknikariak Lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako/lanpostu funtzionaletarako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak), zeinetan Goi Mailako Teknikari Juridikoa kategoria/lanpostu funtzionala sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 515/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA 238. zk.), Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak Lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik A2 Goi Mailako Teknikariak Lanbide-taldeko Goi Mailako Teknikari Juridikoa kategorian / lanpostu funtzionalean (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, A2 Goi Mailako Teknikariak Lanbide-taldeko Goi Mailako Teknikari Juridikoa kategoriako/lanpostu funtzionaleko destinoak betetzeko (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak). Deialdi hori, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 515/2021 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.