
199. zk., 2022ko urriaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4453
AGINDUA, 2022ko urriaren 11koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako agindu honetako hutsak: Agindua, 2022ko ekainaren 30ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak eta errentak eta zuzkidura-bizitokien kanona zehazteari buruzkoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak eta errentak eta zuzkidura-bizitokien kanona zehazteari buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko ekainaren 30eko Aginduan (EHAA, 136. zk., 2022ko uztailaren 14koa), aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu beharreko akatsak atzeman dira.
Horregatik guztiagatik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak eta errentak eta zuzkidura-bizitokien kanona zehazteari buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko ekainaren 30eko Agindua aldatzea, honela:
3. artikulua.– Babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak kalkulatzeko sistema.
Hau dio:
«g) Etxebizitzak kanpoko espazioa duenean, horrela lortutako gehieneko prezioak % 2 igo ahal izango dira etxebizitza sozialaren kasuan, % 1,5 babes ofizialeko etxebizitzaren kasuan eta % 1 etxebizitza tasatuaren kasuan».
Baina hau esan behar du:
«3.– Etxebizitzak kanpoko espazioa duenean eta behin-behineko kalifikazioaren eskaera 2022ko azaroaren 30etik aurrera aurkeztu denean, 1. eta 2. atalen arabera lortutako gehieneko prezioak % 2 igoko dira etxebizitza sozialaren kasuan, % 1,5 araubide orokorreko babes sozialeko etxebizitzaren kasuan eta % 1 etxebizitza tasatuaren kasuan».
15. artikulua.– Azalera-eskubideko araubide orokorreko babes sozialeko etxebizitzei aplikatu beharreko ehunekoak.
Hau dio:
«Urteko gehieneko errenta kalkulatzeko, araubide orokorreko babes sozialeko etxebizitzen eta horien eranskinen azalera-eskubideko gehieneko salmenta-prezioari aplikatu beharreko ehunekoak honako hauek izango dira:
Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 2,18; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 2,22.
15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 2,79; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 2,84.
21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.100 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 3,49; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 3,55.
25.100 eurotik gorako eta gehienez 30.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 4,10; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 4,17.
30.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I. eranskina: % 4,53; I.1 eranskina: % 2,18; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 4,62.
35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 4,97; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 5,06».
Baina hau esan behar du:
«Urteko gehieneko errenta kalkulatzeko, araubide orokorreko babes sozialeko etxebizitzen eta horien eranskinen azalera-eskubideko gehieneko salmenta-prezioari aplikatu beharreko ehunekoak honako hauek izango dira:
Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 2,18; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 2,22.
15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 2,79; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 2,84.
21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.100 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 3,49; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 3,55.
25.100 eurotik gorako eta gehienez 30.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 4,10; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 4,17.
30.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 4,53; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 4,62.
35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: I.1 eranskina: % 4,97; I.2 eranskina eta gainerakoak: % 5,06».
Bigarrena.– Zuzendutako aginduaren gainerako edukia bere horretan uztea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.