198. zk., 2022ko urriaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 4 orri.)
- EPUB (249 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HAURRESKOLAK
4444
13/10-2022 ERABAKIA, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, 2022ko urriaren 6koa, Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen lanpostu-zerrenda aldatzen duena.
Zuzendaritza Batzordearen 2022ko maiatzaren 4ko erabakiarekin, Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen lanpostu zerrenda finkatzeko prozesua garatu zen.
Euskal Administrazio Publikoek bere barne-egiturak arrazoibideratu eta eratu, langilego-beharrak finkatu, lanpostuetan jarduteko eskatutako baldintzak zehaztu eta horietako bakoitza sailkatzeko baliabidea dira lanpostu-zerrendak, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeari jarraiki. Beraz, aldian-aldian, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldaketak sartu behar dira lanpostuen zerrendetan,
Horrenbestez, Partzuergoaren Estatutuen 18. artikuluak Zuzendaritza Batzordeari ematen dizkion ahalmenei jarraiki, honako hau
ERABAKI DU:
Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileen lanpostu-zerrendaren aldaketa onartzea. Zerrenda Erabaki honen eranskinean ageri dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaio onartutako zerrendetako akatsak zuzentzeko, halakorik egonez gero.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Eibar, 2022ko urriaren 6a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
ELENA AIZPURU SEGUROLA.