Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2022ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4435

IRAGARKIA, EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearena, interesdunari zuzenketa-idazkia jakinarazteko.

Eranskinean zerrendatutako obra, jarduera edo ekoizpenen gaineko eskubideak inskribatzeko eskabideak aztertu dira, eta horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzendu daitezkeen akats hauek aurkitu dira.

Jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten da EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen zuzenketa-idazkia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera.

Interesdunak hamar egun baliodun izango ditu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako akatsak zuzentzeko. Jakinarazitako idazkia interesdunaren eskura egongo da EAEko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistro honetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Adierazitako epean zuzenketa egiten ez bada, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Erregelamenduaren 19. artikuluan xedatutakoaren arabera (martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori), hala erabakitzen duen ebazpena eman ondoren.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 5a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala