Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2022ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4417

AGINDUA, 2022ko irailaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Giltza izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, egoitza aldatzeari buruzkoa.

2022ko uztailaren 6an, egoitza aldatzeari buruzko eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Giltza izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2022ko apirilaren 25ean erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publikoan gauzatu zuen 2022ko ekainaren 7an, Gasteizen, Francisco Rodríguez-Poyo Segura notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 3.146). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Dokumentazio horren bidez, fundazioaren estatutuetako 4. artikulua aldatzen da, fundazioaren egoitzari dagokionez.

Fundazioaren egoitza helbide honetan dago: Urartea kalea 15, 6. pabilioia, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba). Aldaketa hau egin ondoren, hurrengo helbide honetan egongo da:

Oreitiasolo kalea 10-A, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Giltza fundazioaren estatutuetako 4. artikuluaren aldaketa, egoitzari buruzkoa, agindu honen datarekin, 2022ko ekainaren 7an, Gasteizen, Francisco Rodríguez-Poyo Segura notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 3.146).

Aurrerantzean fundazioaren egoitza helbide honetan izango da: Oreitiasolo kalea 10-A, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala