Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2022ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4413

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena; honen bidez, Sindicato Independiente de Ambulancias (SIA) sindikatu-elkartea eratzearen dokumentazioa eta haren estatutuak gordailutu direla iragartzen da eta gordailutze horren publizitatea egiten da (gordailuaren kodea: 76/1/00132).

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Sindicato Independiente de Ambulancias (SIA) sindikatu-elkartearen eratzeari dagokion dokumentazioaren eta estatutuen gordailua dela eta, zeina Alejandra Talavera Vallejok aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2022ko otsailaren 8an aurkeztutako dokumentazioaren bidez eskatu da Sindicato Independiente de Ambulancias (SIA) sindikatu-elkartearen eratzeari dagokion dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena.– Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala, berriz, beraren estatutuen artikuluan ezarritakoa da.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatu- eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.m) artikuluaren bidez aldatuta).

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoan, eta goian aipatutako 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasotakoa da.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea Sindicato Independiente de Ambulancias (SIA) sindikatu-elkartearen eratzearen aktari eta estatutuei dagokien dokumentazioa eta egitate horren publizitatea egitea.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sindicato Independiente de Ambulancias (SIA) sindikatu-elkartearen eratzeari dagokion dokumentazioa eta erakundearen estatutuak gordailutzeko agintzea. Gordailuaren kodea: 76/1/00132.

Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte-arloko Salan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 19a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala