
196. zk., 2022ko urriaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4402
EBAZPENA, 2022ko urriaren 3koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2021-2022 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako euskararen eremu geografikotik kanpo erroldatutako ikasleei dirulaguntzak ematea arautzen duen deialdiaren URLaren aldaketa.
2022ko urriaren 3an argitaratu zen EHAAn (189. zk.) 2022ko abuztuaren 30eko Ebazpena, 2021-2022 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako euskararen eremu geografikotik kanpo erroldatutako ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura argitara ematen zuena, Zuzendaritza Kontseiluak onartua.
Ebazpen horren 5.2 artikuluak honako hau ezartzen du eskabideak aurkezteko formularioa eta argibideak eskuragai izateko euskadi.eus egoitza elektronikoaren helbideari dagokionez:
«5.2.– Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu, formularioa eta argibideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren ondorengo helbidean egongo dira eskuragai:
www.euskadi.eus/zerbitzuak/1203701
Eskabideen ondoko izapideak gune honetan egingo dira bide elektronikoa erabiliz gero:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta».
Goian aipatu zen euskadi.eus egoitza elektronikoko helbide hori eguneratu gabe geratu zen akats tekniko baten ondorioz. Egokitu beharra dago esteka hori, beraz.
Ondorioz, 5.2 artikulua aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da:
«Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu, formularioa eta argibideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren helbide honetan egongo dira eskuragai:
www.euskadi.eus/zerbitzuak/1203702
Eskabideen ondoko izapideak gune honetan egingo dira bide elektronikoa erabiliz gero:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta».
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Jakitera ematea 2022ko urriaren 3ko EHAAn argitaratutako deialdiaren 5.2 artikulua aldatu dela. Deialdi horren bidez, 2021-2022 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetan eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikulatutako euskararen eremu geografikotik kanpoko ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura arautzen da.
2.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2022ko urriaren 3a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS