Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2022ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4401

EBAZPENA, 2022ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez Balorazio Batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzen baitira Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2022-2023 ikasturtean laguntzak emateko.

Ikusirik 2022ko abuztuaren 30eko Agindua, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2022-2023 ikasturtean.

Agindu horrek 11. artikuluan ezartzen du balorazio-batzordeak onetsi beharreko proiektuak hautatuko dituela eta bakoitzari eman beharreko zuzkidura ekonomikoa zehaztuko duela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Batzordeburua: José Manuel Palacios Navarro (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren arduraduna).

Idazkaria: Ainhoa Uranga Larralde (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren teknikaria).

Bokalak: Isabel Rejado Vigalondo (Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berrikuntzako arduraduna). Miren Lore Arechaga Bedialauneta (Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berrikuntzako arduraduna). Juan José Agirrezabala Mantxola (Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berrikuntzako arduraduna).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala