
196. zk., 2022ko urriaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
4393
EBAZPENA, 2022ko irailaren 21ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2022ko uztailaren 21ean eman zuen ebazpenaren (uztailaren 29ko EHAA, 146. zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ane Miren Gorostiza Fernández andrea izendatzea goi-kargudunaren idazkari Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan; 520010 kodea, 174 dotazioa.
Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko urriaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.
RSS