Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4355

EBAZPENA, 2022ko irailaren 20koa, Migrazio eta Asiloko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2022. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen lehenengo lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

AURREKARIAK

1.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez (2022-06-14ko EHAA, 114. zk.), oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2022. urterako deialdia egiten da. Zehazki, agindu horren II. kapituluak dirulaguntzen lehenengo lerroa arautzen du: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

Agindu horren 15 artikuluak ezartzen du 381.920,00 eurokoa dela aurrekontu-kreditua, EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko dirulaguntzak emateko dena.

2.– 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren 14. eta 16. artikuluetan zehaztuta dago finantzaketa publikoa jasotzeko zer betekizun eta baldintza bete behar dituzten eskatzaileek, bai eta zein diren esleipen-irizpide espezifikoak ere.

3.– Lehenengo eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko.

4.– 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren 4. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2022ko uztailaren 19an egindako bileran, ebazpen-proposamen bat prestatu zuen, laguntza-lerro horretan aurkeztutako eskaeren inguruan, aurreko araudia kontuan harturik.

Horrenbestez, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren Balorazio Batzordeak prestatutako txosten teknikoa ikusita, eta lehenago aipatutako 4. artikulua betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bigarren eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eranskin horretan bertan zehazten diren diru-zenbatekoak ematea, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko laguntza gisa.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa, bai jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko ere, zatika egingo da: % 70 ordainduko da 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastuaren betearazpena 2022ko abenduaren 31 baino lehen justifikatu eta egiaztatu ondoren.

Gainerako % 30a 2023ko ekitaldian ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2023ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

Urte anitzeko laguntza denez, emandako laguntzaren % 100 ez da inola ere ordainduko 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Hirugarrena.– Erakunde onuradunak berariaz adierazi behar du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren babesa duela, diruz lagundutako jardueren zabaltzea, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten diruz lagundutako jarduera guztietan.

Laugarrena.– Gastuak justifikatzeko, jatorrizko dokumentu egiaztatzaileak aurkeztu behar dira, edo salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez egin daiteke, edo erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak emandako ziurtagiri baten bidez. Azken kasu horretan, ziurtagiriak adieraziko ditu kontratatutako immigrazio-teknikariaren zenbakia eta lanbide-kategoria, eta harremanaren ondoriozko kostu ekonomikoa, bai eta garatutako ekintzen kostua ere, 2022. urteari dagokionez betiere.

Bosgarrena.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu ondoren gainfinantzaketagatik edo eskatutako faktura guztiak ez aurkezteagatik dirulaguntzaren bigarren ordainketaren kopurua murriztu behar bada edo jasotako diru guztia edo zati bat itzuli behar bazaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Migrazio eta Asiloko zuzendariak banakako likidazio-ebazpen bat eman beharko du, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen den egunetik hasita, dagokion diru-itzulketa egiteko.

Seigarrena.– Dirulaguntzak eta erakunde onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a.

Migrazio eta Asiloko zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala