Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2022ko urriaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4332

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko irailaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean sormen artistiko eta kulturala bultzatzen duten kultura-gune independenteei zuzendutako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Sorgune).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kulturako sailburuordearen 2022ko irailaren 15eko Ebazpenean (2022ko irailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 185. zk.). Ebazpen horren bidez, 2022. urtean sormen artistiko eta kulturala bultzatzen duten kultura-gune independenteei zuzendutako dirulaguntzak jakinarazten dira (Sorgune). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/4176 (4/3) orrialdean, II. eranskinean (Diruz lagundu ez diren eskabideak),

hau dio:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala