193. zk., 2022ko urriaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4323
117/2022 DEKRETUA, urriaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 4an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Miren Elgarresta Larrabide andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2022ko urriaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko urriaren 4an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.