193. zk., 2022ko urriaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4322
116/2022 DEKRETUA, urriaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 4an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra. – Miren Izaskun Landaida Larizgoitia andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2022ko urriaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko urriaren 4an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.