Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2022ko urriaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4321

115/2022 DEKRETUA, urriaren 4koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 4ko bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eneko Goenaga Egibar jauna Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendari izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2022ko urriaren 11tik aurrera izango ditu ondorio administratiboak eta ekonomikoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko urriaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala