Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2022ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4279

IRAGARKIA, Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Osasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 1eko Ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren G 39 2014 2022 CV zehapen-prozeduran aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

2022ko abuztuaren 1ean, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko, 50 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarri zion isuna, COVID-19 birusaren kontrako neurrien arloko arau-hauste bategatik.

72604505Z NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpen hori. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez dezake. Espedientea aztergai egongo da Osasunaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna 35, 2. solairua, Donostia / San Sebastián – Aholkularitza Juridikoa).

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da aipatutako Osasunaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguak aplikatuko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. eta 46 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2022ko irailaren 26a.

Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala