Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2022ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4276

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko uztailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez egiten baita obretarako gastuak finantzatzeko laguntza-deialdia, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira agindu honetan: Agindua, 2022ko uztailaren 6koa, zeinaren bitartez egiten baita obretarako gastuak finantzatzeko laguntza-deialdia, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak) (2022ko uztailaren 21eko EHAA, 141. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/3315 (10/5) orrialdean, 9. artikuluan (Eskabideak balioestea), 1. apartatuko a) eta d) letretan,

Hau dio:

«a) Batzordeburua: Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria.

d) Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzako teknikari bat. Idazkari-lanetan arituko da, eta ahotsa izango du, baina botorik ez.»

Baina hau esan behar du:

«a) Batzordeburua: Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria.

d) Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzako teknikari bat. Idazkari-lanetan arituko da, eta ahotsa izango du, baina botorik ez.»


Azterketa dokumentala