Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2022ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKO LEGEBILTZARRA
4268

ERABAKIA, Eusko Legebiltzarraren Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegiko kideak izendatzeari buruzkoa.

Mahaiak, 2022ko irailaren 13ko bileran, erabaki du Carmen Agoués Mendizabal Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra eta Juan Carlos Areizaga Hernández eta Zelai Nikolas Ezkurdia legelariak Eusko Legebiltzarraren Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegiko kide izendatzea, eta agindu du izendapen hori Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 16a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala