Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2022ko irailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4211

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei buruzko zehapen-prozedura batzuez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan arau-hauste batzuengatik hasitako zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu.

Interesdun batzuei ezin izan diegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen hori, eta horregatik iragarki hau argitaratzen da. Interesdunen NAN/AIZ/IFZ/Pasaporteen zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osasun sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa sailburuorde horren edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean aurkez daiteke jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete pasatu baino lehen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen denarekin bat etorriz, espedientea aztergai egongo da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 / 94 403 17 16.

Interesdunei ohartarazten zaie isuna honako epealdi honen barruan ordaindu behar dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, irmotasun-egunetik hurrengo hilaren 20ra arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte; ebazpenaren irmotasuna hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean gertatzen bada, irmotasun-egunetik hurrengo hilaren ondoko hilaren 5era arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmo bihurtuko da gorako errekurtsoa aurkezteko epealdia halakorik aurkeztu gabe igarotakoan edo, errekurtsoa jarriz gero, interesdunak hura ezetsi delako berria jasotzen duenean.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – hitzordua).

Aurrean Aipatutako borondatezko epealdin isuna ordaindu ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta bidezko errekarguak aplikatuko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epealdiak zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2022ko irailaren 16a.

Bizkaiko Osasun lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala