Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2022ko irailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4198

AGINDUA, 2022ko irailaren 7koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita «Geroa Waldorf, Koop. Elk.» deritzon sozietatea onura publikokoa dela.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2022ko uztailaren 1ean, onura publikoko deklarazioaren eskabidea sartu zen Lan eta Enplegu Sailean, artezkaritza-kontseiluaren 2022ko ekainaren 7ko erabakiaren ondorioz. Honi eransten zaio 2022ko ekainaren 20an Trokonizen sinatutako ziurtagiria, kontseilu errektoreko idazkariak eta presidenteak sinatua; 2020-2021 galera eta irabazien kontu laburtua, aldi bereko egoera-balantze laburtua eta 2020-2021 aldi bereko memoria, bai eta estatutu sozialak ere.

Bigarrena.– 2022ko abuztuaren 8ko EHAAn, iragarki bat argitaratu zen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren (herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena) 9. artikuluko hirugarren paragrafoa betetzeko xedez.

Hirugarrena.– 2022ko abuztuaren 24an, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzak emandako txostena sartu zen sail horretan, hala eskatuta.

Egitate horiei oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Bat etorriz Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 11/2019 Legearen 156.2 artikuluarekin, beren egitekoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorra sustatzen laguntzen duten sozietate kooperatiboei onura publikokoak direla aitortuko die Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta betekizunen arabera.

Bigarrena.– Aipatutako erregelamenduzko arau hori hau da: 64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.

Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarritzat hartuta, bete egin dira bai 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak, onura publikokoa dela deklaratzeko, bai eta erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere, onura publikoko deklarazioa lortzeko.

Laugarrena.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da sozietate kooperatiboak onura publikokoak direla deklaratzea, hala xedatuta baitago aipatutako 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari lotuta.

Hori guztia dela eta, aipatutako legegintza-manu horiek eta orokorrean ezartzekoak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «GEROA WALDORF, KOOP. ELK.» deritzon sozietatea onura publikokoa dela deklaratzea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek egintza hau gauzatzen duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira. Epe biak egintza jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko dira, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 7a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala