Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2022ko irailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4164

AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntza sailburuarena, Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskatzaile nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duenak, Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskatzaile nagusiaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 11. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.2 artikuluak xedatzen duenez, Hezkuntzako Ikuskari Nagusia zuzenean Hezkuntza Sailburuordetzaren mende egongo da, eta haren titularra Hezkuntza-arloan eskumena duen saileko titularrak izendatuko du, Hezkuntza Sailburuordetzak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abuztuaren 18ko Aginduan (2022ko abuztuaren 29ko EHAA), Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duenean, xedatutakoaren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusi izendatzea.

Laugarrena.– Izendapen horrek 2022ko irailaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak, egun hori barne.

Bosgarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala