Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4155

IRAGARKIA, Euskadiko Kirol Portuak sozietateko zuzendariaren 2021eko azaroaren 11ko Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dela argitaratzen duena, prozeduran interesa dutenei entzunaldi-izapidea emateko. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, Donostiako portuan 7. zerrendako laketontzientzako amarralekuak emateko deialdia ebazten da.

Ezinezkoa izan da errekurtso hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

1.– Errekurtsoaren testu osoa Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan eskura daiteke (Lakua I, 4. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 artikuluarekin bat etorriz, entzunaldi-izapidea ematen da egoki iritzitako guztia alega dezaten hamar eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako pertsonak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 2a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala