184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4139
EBAZPENA, 2022ko irailaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko uztailaren 20koa, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikaldia» ikasleei esleitzen diena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo egintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko uztailaren 20ko Ebazpenean (2022ko abuztuaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 150. zk.). Ebazpen horren bidez, Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoa den diruz lagundutako praktikaldia» ikasleei esleitzen zaie. Hori dela eta, hutsak zuzentzen dira:
2022/3529 (2/1) orrialdean, «Ebazten dut» atalean, hau dio:
«Lehenengoa.– Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak.
Leyre Vicente Romero ***1921** (Nota: 8,37): Alonsotegiko Udala. Arkitektura.
Itxaso Molinero Aguirre ***7351** (Nota: 7,79): Santurtziko Udala. Arkitektura.
Juan Ramón Lopez Visitación ***3942** (Nota: 7,81): Erandioko Udala. Zuzenbidea».
Baina hau esan behar du:
«Lehenengoa.– Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak.
Leyre Vicente Romero ***1921** (Nota: 8,37): Alonsotegiko Udala. Arkitektura.
Itxaso Molinero Aguirre ***7351** (Nota: 7,79): Leioako Udala. Arkitektura.
Juan Ramón Lopez Visitación ***3942** (Nota: 7,81): Santurtziko Udala. Zuzenbidea».
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 19a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.