Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4134

225/2022 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez honako ebazpen honen hutsak zuzentzen diren: 186/2022 Ebazpena, uztailaren 8koa, zeinaren bidez María Carmen Alvarez Leal andrea Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan, erretiroagatik.

Lanpostuaren izendapenean akats bat antzeman denez, zuzendu egiten da ondoren:

honakoa esaten den lekuan:

«Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua»

hau esan behar du:

«Obstetrizia eta Ginekologiako Atal Sanitarioko Burua»

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2022ko irailaren 5a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala