Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2022ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4106

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko egon daitezkeen interesdunei jakinarazteko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasiera emandako espedienteen ondorio gisa, Uraren Euskal Agentziaren Zuzendariaren ebazpenaren bidez iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak amaitu direla.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 31.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala