Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2022ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4097

EBAZPENA, 2022ko irailaren 12koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen 2022ko deialdia ebazten duena.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2022ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 29ko EHAA, 82. zenbakia), 2022. urterako dirulaguntzen deialdia egiten da memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko.

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea laguntzak, eranskin horretan zehazten diren zenbatekoen arabera. Laguntza horiek minimis izaera dute, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduari lotuta daude (EBAO, L 352. zk., 2013-12-24koa).

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2022ko irailaren 12a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala