Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2022ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4093

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 2koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikadura Politikako sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ardogileen alorrerako komunitateko laguntza-neurriei buruzko abenduaren 19ko 1079/2014 Errege Dekretuan ezarritako inbertsiorako laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Estatu-mailan, ardogileen alorrerako 2019-2023 laguntza-programako neurriak ezartzeko urtarrilaren 9ko 5/2018 Errege Dekretua argitaratu zen (BOE, 12. zk., 2018ko urtarrilaren 13koa); horren bidez, ardogileen alorrerako laguntza-programa arautzen da. Arestian aipaturiko Errege Dekretuaren II. kapituluko 4. atalean, «Inbertsioen» neurria jasotzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, erkidegoko araudia eta Estatuko oinarrizko araudia garatu eta aplikatzeko arauak Euskal Autonomia Erkidegoko ardogileen alorrerako komunitateko laguntza-neurriak garatu eta aplikatzeko abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren bidez ezarri dira.

Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 10.2 artikuluan ezartzen denaren arabera, Balorazio Batzorde bat eratuko da, zeina Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, edo hark eskuordetutako pertsonak (batzordeburua izango dena) eta bokal gisa jardungo duten bi pertsonek (Sailburuordetza honen menpeko zuzendaritzetako teknikarien artean hautatuak) osatuko baitute. Hiru batzordekideek hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikadura Politikako sailburuordearen ebazpenaren bidez izendatuko dira; ebazpen horren bidez, era berean, Batzordeko idazkari gisa jardungo duen pertsona izendatuko da.

Aurrekoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Honako pertsona hauek izendatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez (zeinak ardogileen alorrerako laguntza-programaren baitan ardogileen enpresen inbertsiorako 2022ko laguntzen deialdia egiten baitu) deituriko laguntza-eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen eta dagokion ebazpen-proposamena egingo duen proiektuen Balorazio Batzordeko kide gisa.

Batzordeburua:

– Raúl Pérez Iracheta jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

Kideak:

– Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa-programaren arduraduna, idazkari gisa ere jardungo duena.

– Maria Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa-programen arduraduna.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 2a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala