Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2022ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4091

EBAZPENA, 2022ko irailaren 13koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko ekainaren 23ko Ebazpena, 2030 Agenda Bonuen Programaren 2022rako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren bitartez, 2030 Agendaren arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren, EAEko elkarteen sareko erakundeek garatutako dibulgazio-, hezkuntza-, prestakuntza- edo partaidetza-ekintzak sustatzeko eta ugaritzeko laguntza gehigarri gisa, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak direla eta.

2022ko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez, 2022rako laguntzen deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan diruz lagun daitekeen proiekturen bat garatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera.

2022ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez, 2030erako Agenda Bonu Programaren 2022rako dirulaguntzen deialdia ebatzi zen.

Barakaldo-Gurutzeta Salesianoko San Juan Bosco Ikastetxeak «Los ODS en Salesianos Cruces» proiekturako eta Zabalburu Ikastetxeak «ODS con Visual Thinking» proiekturako aurkeztutako errekurtsoak ikusita, Balorazio Batzordeak aurkeztutako errekurtsoen beste azterketa bat egin du. Berrikuspenetik ondorioztatzen da akats bat dagoela bi ikastetxeek aurkeztutako proiektuen balorazioan. Horregatik, Balorazio Batzordeak esleipen-proposamen berri bat aurkeztu du, eta horrek berekin dakar Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendarako idazkari nagusiaren 2022ko ekainaren 24ko Ebazpena aldatzea.

Ondorioz, Balorazio Batzordeak egindako proposamen berria ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bi ikastetxeek 2022ko deialdian aurkeztutako eskabideak onartzea. 23/2022 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, aurkeztutako proiektuak baloratu dira, eta biek 30 puntutik gorako puntuazioa lortu dute, artikulu berean xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.– 2022ko ekainaren 23ko Ebazpenaren I. eranskina (Erakunde esleipendunak) eta II. eranskina (Ukatutako eskabideak) aldatzea, era honetan:

I. eranskinean, honako erakunde esleipendun hauek gehitzen dira:

(Ikus .PDF)

II. eranskinean ukatutako eskabide hauek ezabatzen dira:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion salan, 2 hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 13a.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala